Sergio Roman bigarren eta Lierni Zinkunegi hirugarren, Donostian

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 18a, 00:00

Udaberriko Lasterketan, 5 kilometroko proban lortu du Romanek bigarren postua, eta 10 kilometrokoan Zinkunegik hirugarrena.

Sergio Roman hernaniarra bigarren eta Lierni Zinkunegi astigartarra hirugarren izan ziren, igandean, Udaberriko Lasterketaren 21. edizioan, Donostiarrak kirol klubak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatuta. 

Hotzari aurre eginez baina eguraldi argia lagun, Ibaetako campusetik abiatu ziren 2.200 korrikalari, hiria korrika zeharkatzeko. Batzuek 5 kilometroko ibilbidea osatu zuten, eta beste batzuek 10 kilometrokoa, udaberriari ongietorria kirola eginez emateko.

Zinkunegi korrikalari asti­gartarrak, 39 minutu eta 15 segundu behar izan zituen 10 kilometroko ibilbidea osatzeko. Irati Zurutuza (37:29) eta Carmen Martin (38:53) donostiarrek amaitu zuten lehenengo eta bigarren, hurrenez hurren. Sergio Romanek 5 kilometrokoan hartu zuen parte, eta bigarren iritsi zen helmugara (15:24), Joseba Olaetxea tolosarraren (15:07) atzetik. 

Mutiletan, baina 10 kilometrokoan, Javi Menta andoaindarrak irabazi zuen (31:00) eta bailarako lasterkarien artean Gaizka Izagirre izan zen azkarrena, 13garren, 32:43ko denborarekin. 

Guztira Urumea bailarako 90 korrikalarik hartu zuten parte, gehienek lasterketa luzean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!