Seme-alaba bakoitzeko hileko laguntza igoko da

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 17a, 00:00

Umeak lau urte bete arte luzatuko dute seme-alaba bakoitzeko 200 euroko laguntza Euskadin.

 

Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailak seme-alabak dituzten familientzako dirulaguntzen agindu bat onartu du. Guztira, Eusko Jaurlaritzak 112 milioi euro bideratuko ditu datozen lau urteetan adingabeak hazten eta zaintzen laguntzeko.

Neurri horren arabera, 2025etik aurrera hileko laguntza 200 eurokoa izango da 4 urtera arte, hau da, urtean 2.400 eurokoa adingabeko. Gainera, hirugarren edo ondorengo seme-alaben kasuan, laguntza 10 urtera arte luzatuko da, hileko 100 euroko zenbatekoarekin.

Laguntzaren helburua da familia-politika integralen oinarriak eta esparrua ezartzea, familien eta familia-kideen bizimoduaren kalitatea eta ongizatea hobetzeko asmoz. Era berean, seme-alabak dituzten familia guztiei gutxieneko baliabideak bermatu eta pobrezia saihesteko asmoa dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!