Bihar jokatuko da, Altzako bolatokian, Lehendakari Txapelketaren azkeneko tiraldia. Eta gizonezkoetan, txapelaren lehian murgilduta daude bailarako hiru bolari: Ibon Miner hirugarren, 137 brilarekin; eta 135ekin, Aner Miner laugarren eta Joxe Mari Etxebeste bosgarren. Sailkapenaren buru dira Saigots Iglesias eta Xabier Lazkano, 138 brilarekin. Emakumezkoetan, zazpigarren dago Martxeli Kanflanka (60).