Kantxara itzuliko da gaur Barrenetxea

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 15a, 00:00

Hilabete eta erdiz frontoitik kanpo izan ondoren, kantxara bueltatuko da gaur Endika Barrenetxea hernaniarra, belauneko lesioa gaindituta. Aldaberekin batera jokatuko du estelarrean, Urrizaren eta Larrañagaren kontra, 16:30etan hasita Galarretan. Jaialdi berean, Berria Txapelketako finalerdia jokatuko du Aritz Zubiri goizuetarrak, Irazurekin batera, Gurrutxagaren eta Eskuderoren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!