Ligako talde indartsuenetako baten aurka jokatuko du gaur Zubipen Hernaniko Euskal Ligako nesken taldeak

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 15a, 00:00

Malen Lizarraga hernaniarra, Sestao Riverren kontrako partiduan, Zubipen.

Elorrioren aurka arituko dira berdeak, arratsaldeko 17:30etatik aurrera. Bailarako beste bi talde nagusiek etxetik kanpo jokatuko dute.

 

Hernaniko Euskal Ligako neskek bakarrik jokatuko dute etxean asteburu honetan. Gaur arratsaldean izango da Hernaniren eta Elorrioren arteko partidua, 17:30etan hasita. 

Eibarren aurka lortutako garaipenak konfiantza haundia eman dio taldeari, baina gaurkoa ez da edonolako aurkaria izango. Sailkapeneko bigarren postuan dago Elorrio, eta joaneko partiduan 4-0 irabazi zuen Hernaniren aurka. 

Ohorezko Erregional mailako mutilen taldeak bihar jokatuko du, 18:15etan, Deustoren aurka. Aurreko asteburuko estropezuaren ondoren, bolada onera itzuli nahi du taldeak aurkari zuzen baten aurka irabazita. 

 

Orion jokatuko du Mundarrok

Mundarrori ere Zarkumendegitik kanpo jokatzea egokitzen zaio oraingoan. Orioko talde indartsuari egin beharko dio aurre Mendibeltzen, gaur arratsaldeko 17:00etan hasita. Etxean Euskaldunaren aurka lortutako garaipenari jarraipena eman nahi diote astigartarrek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!