Datorren astean Zilegi Eskolako martxoko saioak izango dira bailaran. Hernanin Zatika Diseinuak taldeko kideek eskainiko dute belarritakoak egiteko tailerra. Bi saioko ikastaroa izango da, eta bi aukera ahalbidetu dituzte; martxoaren 17an eta 24an edo martxoaren 18an eta 25ean. Lau saioak arratsaldeko 18:00etan izango dira, Hernaniko AEKren egoitzan.
Astigarragan martxoaren 19an egingo dute saioa, Kultur etxe zaharreko aretoan. Bertan 'Coaching-a: autoestimua eta emozioak' tailerra eskainiko dute. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da saioa.
Bi tailerrak doakoak dira, baina komenigarria da aurrez izena ematea. Horretarako, zilegieskola@aek.eus helbidera idatzi edo 663 04 33 14 zenbakira deitu behar da.