Maite Zaitut kultur elkarteak Pirritx, Porrotx eta Marimotots omenduko ditu maiatzaren 3an BECen izango den festa erraldoian. Pailazoek 37 urteko ibilbidean zehar euskal jendarteari egindako ekarpena aitortzea eta eskertzea da helburua. Adin guztietarako ekitaldia izango da, izan ere, musikariak, abeslariak, dantzariak, antzerkigileak bertan izango dira. Pistarako sarrerak salgai izango ditugu 15 euroan Astigarragako eta Hernaniko AEKn.