Zilegi Eskolak hainbat saio antolatu ditu martxorako, Hernanin eta Astigarragan. Belarritakoak ere egingo dituzte martxoan, Zatika Diseinuak taldekoekin. Bi saioko bi txanda izango dira: martxoaren 17an eta 24an, eta martxoaren 18an eta 25ean. Saio guztiak arratsaldeko 18:00etan izango dira, Hernaniko AEKn. Astigarragan, berriz, martxoaren 19rako jarri dute zita: Coachinga: autoestimua eta emozioak tailerra egingo dute, 18:00etan kultur etxe zaharreko aretoan. Saio guztiak doakoak izango dira, eta komeni da izena ematea, lekuak mugatuak baitira. Horretarako, bi bide daude: zilegieskola@aek.eus edo 663 043 314.