Kronikaren 25garren urteurreneko ekitaldien barruan, apirilaren 4an Astigarragako Erribera Kulturgunean arratsaldeko 19:00etan, izango den bertso ekitaldirako sarrerak gaur jarriko dira salgai Kronikan bertan.
Datorren asteartera bitarte, martxoaren 18a, KronikaKideei emango zaie lehentasuna sarrerak lortzeko. Martxoaren 19tik aurrera denei emango zaie erosteko aukera. Hauek Kronikan eta Erriberan egongo dira salgai.
Pertsonako 2 sarrerara mugatuko da salmenta. Sarreraren prezioa 10 euro izango da.
Guztira bost bertsolarik egingo dute bertsotan apirilaren 4ko bertso jaialdian, gai jartzailearen laguntzarekin.
Maialen Lujanbio, Unai Agirre, Agin Laburu, Andoni Rekondo eta Jexux Mari Irazu bertsotan, Aritz Zerain gai jartzaile
Lanean jardungo dira Kronikako lehen lan taldeko hiru kide: Unai Agirre eta Jexux Mari Irazu bertsotan, eta Aritz Zerain gai jartzaile. Gaur egun Kronikan kazetaria den Andoni Rekondo ere bertsotan arituko da, baita egunkariarekin lotura izan duten Agin Laburu eta Maialen Lujanbio txapeldun haundia.
Herriz herri antolatuko dira ekitaldiak
25garren urteurreneko ekitaldiak Kronika banatzen den herrietan antolatuko dira. Herriz-herri izango da ekitaldiren bat eta Kronikak emango du horien berri. Hurrengoa aipatutako bertso jaialdia.