LOKALIA, tokiko merkataritza sustatzen

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 12a, 10:00

LABORAL Kutxan geure aletxoa ipini nahi dugu, tokiko merkataritzak gure herri eta hirietako aktiborik handienetakoa izaten jarrai dezan. Hari bultzada eta laguntza emateko sortu da LOKALIA.

 

 

Saltoki bat izanez gero, LOKALIAk zure egunerokoan lagunduko dizu. LOKALIAk erantzun integrala ematen dizu banku-kontuetan, aseguruetan, negozio-ikuspenean eta etengabeko prestakuntzan. Behar duzun guztia, leku bakarrean.

LOKALIArekin, espezialista-talde bat duzu zure esanetara, arreta pertsonalizatua emateko eta zure neurrirako irtenbiderik onenekin laguntzeko. Gainera, ARGITU onlineko tresna ere eskura duzu, zure finantza-egoera ezagutzeko eta modu oso grafikoan sarrerak eta gastuak aztertzeko. Eta zure negozioari potentzial osoa ateratzeko, gainera, web-mintegi, prestakuntza-topaketa eta sinposio espezializatuetan oinarritutako prestakuntza-plana dugu gure LOKALIA GELAn. 

Ez itxaron gehiago. Eman bultzada bat zure negozioari LOKALIArekin. Informatu webgune honetan edo edozein bulegotan. Zurekin batera irekitzen dugu egunero.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!