Laster helduko da Labur Bira bailarako herrietara

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 10a, 00:00

Ostiral honetan izango dira proiekzioak Astigarragan, eta hilaren 26an iritsiko dira filmak Hernanira.

Aurtengoan ere bailaran arrastoa utziko du Euskarazko film laburren Labur Bira zirkuituak. XXII. edizioa izango da aurtengoa, eta euskal zinemagintzaren lagin bat ikusteko aukera izango da bailarako aretoetan.

Astigarragan ostiral honetan proiektatuko dituzte film labur guztiak, arratsaldeko 19:30etan hasita, Erriberan. Hernanin, berriz, martxoaren 26an izango da euskal zinema saioa; kasu honetan 19:00etan hasita, Biterin.

Bi emanaldietarako sarrera doakoa izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!