Goizuetako eta Aranoko Guraso elkarteak eta gizarte zerbitzuek antolatuta Baikortasunean hezi Nerea Mendizabalen hitzaldiak izan ziren otsailean zehar, Goizuetako udaletxeko Ganbaran.
18 partehartzaile izan ziren saio bakoitzean (lehen saioan gizonezko bakarra eta bigarrenean bi). Bigarren saiorako euskeraz ez dakitenentzako itzulpen zerbitzua ezarri zen martxan, hizkuntza mantenduaz hau menperatzen ez dutenei bertaratu eta parte hartzeko aukera emateko.
Saioak giro onean eta parte hartze haundiarekin osatu ziren. Gurasoetako zenbaitek gaian gehiago sakontzeko nahia adierazi zuten. Bertaratzea errazteko zaintza zerbitzua egokitu zen horrela eskatu zutenentzat.