Aurreko igandean lortu zuen Hodei Lujanbio goizuetarrak, denboraldiko estreinako garaipena: Leringo mendi lasterketa irabazi zuen, joan den urtean bezalaxe. 1:13:22 denboran osatu zuen 16 kilometroko ibilbidea, eta bi minutuko aldearekin nagusitu zen, Ruben Astizen (1:15:21) eta Daniel Ibarrondoren (1:15:33) aurretik.
Aiako mendi lasterketan (14 kilometro), bestalde, 12garren izan zen Koro Astiz hernaniarra (1:34:00) emakumezkoetan, eta 20garren Jokin Uzkudun herrikidea (1:14:19) gizonezkoetan.