Faximoaren eta indarkeria matxistaren kontrako aldarriek hartuko dute Urumea bailara gaur, Martxoaren 8an, mota guztietako ekintzen bitartez. Mobilizazioak, solasaldiak, musika saioak eta otorduak egingo dituzte bailarako herrietan, Emakume Langileen Nazioarteko Egunean.
Ekintza ugari, Astigarragan
Goiz ekingo diote egun seinalatuari astigartarrek, Emakumeon Etxearen eskutik. 'Emakumeak, bidaiatu nahi?' solasaldia egingo dute aurrena, bermut feminista musikatua izango dute ondoren, eta bazkaldu ere elkarrekin egingo dute. Arratsaldean izango da elkarretaratzea, 18:00etan, Joseba Barandiaran plazan. Egunarekin lotutako antzerki saioa ere izango da ondoren, Erriberan: 'AMAK' obra eskainiko dute Iraitz Lizarragak, Tania Fornielesek, Oihana Maritorenak eta Intza Alkainek.
Bi mobilizazio, Hernanin
Hernanin, berriz, talde eta eragile ezberdinek jarri dituzte hitzorduak gaurkoan. Bi mobilizazio izango dira, biak eguerdi partean. Aurrena, Koordinadora Feministak deituta, manifestazioa egingo dute, eguerdiko 12:00etan Azaroak 25 plazatik abiatuta. 'Faxismoaren aurrean, ausardia eta aliantza feministak' izango da leloa. Eta segidan, Itaiak deitutako kontzentrazioa izango da Plazan, 13:00etan: 'Matxismoaren aurrean, emakume langileok borrokara!'.
Bazkari feminista egingo dute Hernanin ere, Koordinadora Feministak antolatuta. Irrintzi txapelketa ere egingo dute bertan, eta ondoren, bingoa izango da, Harrotzenen eskutik. Poteo feminista ere antolatu du Harrotzenek, arratsalderako.
'The march of the women' eskainiko du Goiz Eguzki abesbatzak, euskeraz
Gainera, kantuan ere zabalduko dute berdintasunaren aldeko aldarria, Goiz Eguzki abesbatzako emakumeek. Udaletxeko areto nagusian eskainiko dute kontzertua aurtengoan, 17:30etan hasita. Ixiar Zubimendi Beitiak zuzenduko du, eta egitarau berezia prestatu dute emanaldi honetarako, zenbait sorpresarekin. Gainera, 'The march of the women' pieza estreinatuko dute, 1911n konposatu zutena Ethel Smyth eta Cicely Hamilton britainiarrek. Nabarmendu dute bi emakumeek modu aktiboan hartu zutela parte emakumeen eskubideen aldeko ekintzetan, Britainiar Mugimendu Sufragistarekin bat eginda. «'The march of the women' emakumeen himno bilakatu zen, eta euskeraz abestuko dugu Martxoaren 8ko kontzertuan, Ixiar Zubimendik pianoz lagunduta», aurreratu dute.
Bazkaria eta musika, ereñotzuarrek
Ereñotzuarrek, bere aldetik, auzotar guztiei luzatu diete deia, Hernaniko manifestazioarekin bat egiteko eguerdian. Eta ondoren, Ereñotzura bueltatuta, bazkaria eta musika izango dituzte. Lidia Insausti soul eta gospel abeslariaren kontzertua izango dute bazkal garaian, eta DJ Makalaren musikak girotuko du arratsaldea frontoian.
Elkarretaratzea eta dantza emanaldia, Goizuetan
Joan den asteburuan Lilatoi mixtoarekin motorrak berotu ondoren, gaur eguerdirako jarri dute hitzordua Goizuetan ere. Elkarretaratzea egingo dute herriko plazan, eta dantza emanaldia ere izango da segidan.
Kalejira eta afaria, Aranon
Iluntzerako jarri dute hitzordua Aranon. Kalejira egingo dute aurrena, herrian barrena, 19:00etan hasita; eta emakumeen afaria ondoren, elkartean.
Ekintza gehiago, datozen egunetan
Aurreko egunetan izan dira Martxoaren 8arekin lotutako ekintzak bailaran, eragile ezberdinek eta eskolek antolatuta; eta datozen egunetan ere izango dira gehiago. Bihar bertan, esaterako, 'Kalean otso, etxean uso' antzezlana eskainiko du Patata Tropikala konpainiak, Ereñotzuko frontoian, arratsaldeko 17:00etan hasita.
Astigarragan, berriz, 'Soy Nevenka' pelikula eskainiko dute bihar Erriberan, 19:00etan hasita. Eta beste hiru ekintza izango dira datorren astean: ostiralean, maskulinitate tailerra Gaztelekuan, eta 'La boda de Rosa' filmari buruzko zineforuma Emakumeon Etxean; eta larunbatean, Euskal Herriko emakumeak ezagutzeko ginkana, Txomiñenen.
M8URUMEA BAILARANASTIGARRAGANMARTXOAK 8 10:00, 'Emakumeak, bidaiatu nahi?' solasaldia, Emakumeon Etxean. 12:30, Vermut feminista musikatua, Emakumeon Etxean. 14:00, Bazkaria, Emakumeon Etxean. Aldez aurretik eman behar zen izena. Ondoren, bazkaloste girotua, Emakumeon Etxean. 17:00, Tote bag tailerra, 18:00, Elkarretaratzea, Joseba Barandiaran plazan. 19:00, 'AMAK' antzezlana, MARTXOAK 9 19:00, 'Soy Nevenka' pelikula. Erribera kulturgunean. MARTXOAK 14 17:00, Maskulinitate tailerra nerabeentzat, Gaztelekuan. 18:00, Zineforuma: 'La boda de Rosa'. Emakumeon Etxean. MARTXOAK 15 16:30-18:30, Euskal Herriko
ARANONMARTXOAK 8 19:00, Kalejira, herrian Ondoren, Emakumeen afaria, elkartean.
GOIZUETANMARTXOAK 8 12:00, Elkarretaratzea eta
EREÑOTZUNMARTXOAK 8 12:00, Hernaniko manifestaziora joateko deia. 14:00, Bazkaria eta Lidia Ondoren, DJ Makala, frontoian. MARTXOAK 9 17:00, Haurrentzako antzerkia, frontoian: 'Kalean otso etxean uso', Patata Tropikala
HERNANINMARTXOAK 8 12:00, Manifestazioa, A25 plazatik abiatuta: 'Faxismoaren aurrean ausardia eta aliantza feministak'. Koordinadora Feminista. 13:00, Kontzentrazioa Gudarien Plazan, Itaiak deituta: 'Matxismoaren aurrean, emakume langileok borrokara!' 14:30, Bazkari feminista Ondoren, bingoa. Harrotzen. 17:30, Goiz Eguzki abesbatzako emakumeen kontzertua, udaletxeko areto nagusian, Ixiar Zubimendik zuzenduta. 18:00, Poteo feminista, MARTXOAK 10 Ikamak deitutako kontzentrazioa, Institutuan. |