Salaberriak eta Gaskuek, hil ala biziko partidua

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 7a, 00:00

Iker Salaberriak eta Andoni Gaskuek gaur Mallabian, 20:45etan, irabazi beharreko semifinaletako partidua dute aurrez aurre Zubizarreta III.a eta Morgaetxeberreriaren aurka. Promozioko txapelketan, finalera sailkatzeko aukerak murriztu zitzaizkien lehendabiziko partidua erraz galduta. gaurko aurkariak ere galdu egin zuten eta galtzen duena kanpoan geratuko da. Bestetik, bihar, Iruran, Oier Gurutzealdek, lehenengo mailan, eta Jon Jarak, bigarren mailan, Gipuzkoako Trinkete Txapelketako finalak jokatuko dituzte banaka. 18:30etan hasiko dira finalak eta lehenengo partiduan Jarak, Epleko Eneko Sorondo izango du aurkari. Hurrengo partiduan, Gurutzealde, Epleko Ibon Tabernaren aurka arituko da, final nagusian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!