Emakume Langileen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, martxoaren 8an kalera ateratzeko deia egin du Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Bailaran kontzentrazioak, elkarretaratzeak, manifestazioa... izango dira.
Euskal Herri mailan, Euskal Herriko Mugimendu Feministaren izenean, Amaia Zubieta eta Kenia Cordero kideek azaldu zutenez pasa den astean, urtez urte geroz eta gehiago dira kalera ateratzeko arrazoiak, eta emakumeek, transek eta bollerek jasaten dituzten «zapalkuntzak» aipatu zituzten, besteak beste.
Euskal Herriko Mugimendu Feministak «eskuin muturraren, faxismoaren eta jarrera erreakzionarioen gorakada» salatu zuten hainbat esparru eta sektoretan, hala nola «sare sozialetan, prentsan, kalean, diskurtsoetan eta proposamen politikoetan».
«Ezkerreko sektore batzuetan ere ari gara ikusten feminismoarekiko kontrako jarreren eta diskurtso arrazisten gorakada», gaineratu zuten.
Gainera, indarkeriak erakusten dituen askotariko aurpegien aurrean, «indarkeriarik gabe bizitzeko eskubidea» nabarmendu zuen mugimendu feministak.
Urtez urte egindako borrokak orain gutxi «pentsaezinak» ziren lorpenak posible izatea ahalbidetu duela azpimarratu zuen Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Hala ere, adierazi zutenez ez dela erraza izan: «Mugimendu feministak urrats bat egiten duenean, oldarraldi erreakzionario bat jasotzen dugu bueltan, beren pribilegioak kolokan ikusten dituztenen aldetik».
«Beraz, har ditzagun kaleak eta oihukatu dezagun ozen nazkatuta gaudela. Segi dezagun aliantzak eraikitzen oldarraldiz beteriko garai hauetan. Elkartu gaitezen, saretu gaitezen, herriz herri eta asanbladaz asanblada», esanez egin zuten kalera ateratzeko deia.
Martxoaren 8ko mobilizazio nagusiak Euskal Herriko bost hiriburutan egingo dituzte: goizean, Gasteizen (12:30ean, San Antonetik), Donostian (12:30ean, Antiguako tuneletik) eta Iruñean (13:00etan, Antoniutti parketik); arratsaldean, Baionan (17:00etan, geltokitik) eta Bilbon (18:00etan, Jesusen Bihotza plazatik).
M8 URUMEA BAILARANHERNANIKoordinadora Feminista Ikamaren kontzentrazioa Aratzen. MARTXOAK 8 12:00 Manifestazioa A25 plazatik. 'Faxismoaren aurrean ausardia eta aliantza 14:30 Bazkari feminista Ondoren, bingoa. Harrotzen. 14:00 Goiz Eguzkin babarrun jatea. 17:30 Goiz Eguzkiko 18:00 Poteo feminista. MARTXOAK 10 Ikamaren kontzentrazioa Itaia 13:00 Kontzentrazioa Gudarien plazan. 'Matxismoaren aurrean, emakume langileok borrokara!' URUMEA IKASTOLA 10:30 Ipuin bat sortu dute eta horren inguruan antzerkia prestatu dute.
ASTIGARRAGA MARTXOAK 5 17:00 'Haur jolasa' jostailu ez sexisten inguruan. Erriberan. MARTXOAK 7 17:00 Feminitate tailerra nerabeentzat. Gaztelekuan. 19:00 Zinema: Romper el círculo. Erriberan. MARTXOAK 8 10:00 'Emakumeak bidaiatu nahi? solasaldia. Emakumeon etxean. 12:30 Vermouth feminista musikatua. Emakumeon etxean. 14:00 Bazkaria. Izen ematea martxoaren 4ra arte. Emakumeon etxean. Ondoren, bazkaloste girotua. Emakumeon etxean. 17:00 Tote bag tailerra. Gaztelekuan. 18:00 Elkarretaratzea. Joseba Barandiaran plazan. 19:00 AMAK antzerkia. Erriberan. MARTXOAK 9 19:00 Soy Nevenka pelikula. Erriberan. MARTXOAK 14 17:00 Maskulinitate tailerra nerabeentzat. Gaztelekuan. 18:00 Zineforuma: 'La boda de Rosa'. Emakumeon Etxean. MARTXOAK 15 16:30 Euskal Herriko emakumeak ezagutzeko ginkana. Txomiñenen. Jarduera gehiago izango dira apirilaren 4ra arte.
GOIZUETA GAUR 12:00 Goizuetako lilatoi mistoa. Plazatik. Izen ematea 11:00etan zabalduko dute. MARTXOAK 8 12:00 Elkarretaratzea eta dantza emanaldia. Plazan.
EREÑOTZU MARTXOAK 5 19:30 Hitzaldia ludotekan: 'Indarkeria kirolean: prebentzioa, detekzioa eta erantzuna'. Hizlaria: Ainhoa Azurmendi. MARTXOAK 8 12:00 Hernaniko 14:00 Bazkaria eta Lidia Ondoren, DJ Makala fronotian. MARTXOAK 9 17:00 Haurrentzako antzerkia frontoian. 'Kalean otso etxean uso'. Patata tropikala konpainiaren eskutik. |