Otsailean egin bezala, martxoaren 1ean egin zuten traktore martxa Donostiara, Gipuzkoako nekazariek, protesta gisa. ENBA eta EHNE sindikatuek egin zuten deialdia, Gipuzkoako Baso Elkartearekin (GEBE) batera. Legorretatik, Oriotik eta Errenteriatik abiatu zen adar bana, eta Hernaniko eta Astigarragako nekazariek bat egin zuten haiekin.