Balentria haundia lortu zuten bailarako bolariek, otsailaren 4an, Gipuzkoako Binakako Txapelketaren finalean: jokoan zeuden lau txapelak ekarri zituzten Aiatik. Emakumezkoetan, Rosa Santos astigartarra eta Martxeli Kanflanka ereñotzuarra izan ziren txapeldun; eta gizonezkoetan, Mikel Arroio hernaniarra eta Joxe Mari Etxebeste astigartarra.