Hiru ekitaldi nagusi izan ziren atzo bailarako inauterietan. Astigarragan lehenengo aldiz antolatu zen 'Zirikoketa' festa eta jendeak gozatu zuen. Hernanin Ttarla Dantza taldekoen konpartsak gorputz garbiketaz mozorrotuta kaleak girotu zituen eta Goizuetan hasiera eman zitzaien karnabalei gazteen zahagi dantzarekin. Astigarragan amaitu dira inauteriak, baina Goizuetan eta Hernanin bada oraindik gozatzeko aukera.
Egun haundia Goizuetan
Gaur izango da egun haundia Goizuetako karnabaletan: mozorroaren prestaketa, bazkaria, musika.... Goizeko 08:00etan esnatuko da herria, mozorroak baserrietan barrena ibiliko baitira. Ondoren, plaza apainduko dute, elkarrekin, eta konpartsa batuko da festara.
Bazkariak, umeentzako filma, txokolatada, DJ Mikeltxi, dultzaineroak, Inguru mozorroen etorrera eta berriro elkartuko dira mozorroen afarirako.
Axeri Dantza eta puzgarriak, gaur goizean eta eguerdian
Hernanin, berriz, amaitzear dira Inauteriak, laugarren eguna baitute dagoeneko. Baina bihar sardina ehortzi aurretik, egun ederra dute gaurkoan gozatzeko oraindik. Axeri dantza, haur jolasak Atsegindegin, zezen gurpildunak erdigunean, puzgarriak eta erraldoi eta buruhaundiak izango dira.
EGITARAUA
GOIZUETA
GAUR
08:00 Mozorroen irteera baserrietara.
10:00 Plaza apainketa. Gaia: baserria.
11:30 Konpartsa.
13:00 Umeen bazkaria. Ondoren, haurrentzako filma.
14:30 Helduen bazkaria
17:00 Txokolatada.
17:30 Dj Mikeltxi
20:00 Inguru mozorroen etorrera. Iruñeko dultzaineroekin.
22:00 Mozorroen afaria.
BIHAR
09:00 Mozorroen gosaria
10:00 Mozorroen irteera.
14:00 Mozorroen bazkaria.
17:00 Zahagi dantza Motzanetik hasita.
22:00 Mozorroen afaria.
MARTXOAK 8
12:30 Mozorroen poteoa, Igandea txarangarekin.
14:30 Mozorroen bazkaria.
17:30 Igandea txaranga.
Gauean gaztetxean Dj Oattolo eta Dj Jussy.
INAUTERIAK HERNANIN
GAUR
09:00 Diana. Hernaniko herri musika elkartea.
10:00 Azeri dantza gaztetxoentzat.
11:00 Kulki haur jolasak Atsegindegin.
11:30 Zezen gurpildunak erdigunean.
16:00 Erraldoi eta Buruhaundiak dultzaineroez lagunduta.
17:00 Haur eta gaztetxoentzako puzgarriak Atsegindegin.
BIHAR
17:00 Hernani musika eskola publikoko trikitilariak erdigunean.
18:00 Txokolatada plazan. Kaxko Auzo Elkartea.
18:30 Sardinaren ehorzketa dultzaina taldearekin.