Gaztetxoen zahagi dantza Goizuetan, eta 'Zirikoketa' aurrenekoz gaur Astigarragan gaur

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 2a, 00:00

Hotzari aurre egiteko zer hobeto maskuriaren kolpeak jasotzea baino.

Hernanin Ttarlaren konpartsa irtengo da 12:00etan Paradorretik. 'Zirikoketa' festa 11:30etan hasiko da Ergobitik eta zahagi dantza, 17:00etan.

 

Inauteriak giro hotzarekin hasi ziren atzo, baina Azeri Dantzako maskurien danbatekoek segituan berotu zituzten goizean goizetik hernaniarrak. Kolore argiz jantzita, eguerdirako eguzkiak bazterrak zerbait goxatu zituen eta jende asko ibili zen txarangaren eta erraldoi eta buruhandien aurretik eta atzetik. Erromeriarekin hankak dantzan hasi ziren eta Astigarragan berotasuna bazkariko jan-edanaren ondorioz iritsi zen. Arratsaldean festak segi zuen erromeriaren, magiaren, dantzaren eta musikaren bidetik.

Gaur inauteriak indartuta jarraipena izango du Hernanin eta Astigarragan, eta Goizuetan lehenengo eguna biziko dute.

Astigarragan estreinekoz, 'Zirikoketa' festa antolatu dute, herriko talde ezberdinen parte hartzearekin. Astigar dantza taldeak 50 urte betetzen dituen honetan, 'Zirikoketa' festa egitea otu zaie: Egun osoko festa, maskaraden eredua oinarri izanda eta barne hartuko dituena auzoz auzoko eskea, dantzak, musika, bertsoak eta antzerki umoretsua eta satirikoa..

Hernanin, berriz, mozorroen konpartsa izango da gaur eguerdian, Ttarla dantza taldeak antolatuta Kaxkoan zehar, Paradorretik abiatuta. Eta Goizuetan, gaur arratsaldean izango da gaztetxoen Zahagi Dantza.

 

EGITARAUA 


ASTIGARRAGAKO

INAUTERIAK

GAUR

11:30 Zirikoketa, Ergobitik. Euria eginez gero, Kontxa Etxeberria plazan. Astigar elkarteko dantzariak, Txirriskla elkarteko txistulariak, Norberto Almandoz musika eskolako trikitilariak, KDP txaranga, Kirikoketa taldeak, Astigarragako bertso eskola eta Zirtzilak. 

13:00 Kalejira Jose Barandiaran plazan. Mozorro tradizionalekin jantzi behar da, ezinbestean. 

HERNANIKO

INAUTERIAK

GAUR

11:30 Inauterietako txaranga.

12:00 Ttarla taldearen konpartsa eta mozorroen kalejira Paradorretik.

18:00 Inauterietako txaranga.

19:00 Gari&Maldanbera taldearen 30 urte kontzertua Atsegindegin. 

GOIZUETAKO

KARNABALAK

GAUR

17:00 Gaztetxoen zahagi dantza.

19:00 Malkogarriyak.

21:30 Mozorroen afaria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!