Zilegi Eskolak hainbat saio antolatu ditu martxorako, Hernanin eta Astigarragan. Hilaren 5ean egingo dute otsailean atzeratutako konbutxa tailerra, Kulturarteko Plaza Feministan. Bi aukera izango dira, goizez 09:30etatik 11:30etara, edo arratsaldez 18:00etatik 20:00etara.
Martxoaren 6an izango da, bestalde, Dolua: guztiok noizbait bizi ohi duguna izeneko saioa, eta gai-emailea Aizpea Manterola Beizama izango da. Saioa arratsaldeko 18:00etan hasiko da, Hernaniko AEKn.
Gainera, belarritakoak ere egingo dituzte martxoan, Zatika Diseinuak taldekoekin. Bi saioko bi txanda izango dira: martxoaren 17an eta 24an, eta martxoaren 18an eta 25ean. Saio guztiak arratsaldeko 18:00etan izango dira, Hernaniko AEKn.
Astigarragan, berriz, martxoaren 19rako jarri dute zita: Coachinga: autoestimua eta emozioak tailerra egingo dute, 18:00etan kultur etxe zaharreko aretoan.
Saio guztiak doakoak izango dira, eta komeni da izena ematea, lekuak mugatuak baitira. Horretarako, bi bide: zilegieskola@aek.eus edo 663 043 314.