Euskal Pirinioak Askatasun Bideak elkarteak eman du ezagutzera 2025eko egutegia. 2015etik, urtero antolatzen ditu «memoria historikoa berreskuratzeko eta gogoratzeko» ekitaldiak. Aurten, oroitzapenezko mendi martxa antolatuko dute Aldudetik Eugira, ekainaren 14an, Paquita Bretos pasaitarraren eta Emilio Ithurriaren omenez.
Bigarren Mundu Gerran zehar naziek okupatutako Ipar Euskal Herritik Hegoalderako ihesbideak, iheslariak, mugalariak eta laguntzaileak oroitu eta omentzen dituzte.
Apirilaren 25etik 27ra Hernaniko BHIko talde bat Ingalaterrako York hirira joango dira Iheslarien Oroimen Elkarteak gonbidatuta. Ekainaren 8an Mendiriz Mendik Aldudetik Eugira, mugan barrena, Paquita Bretos mugalariaren ihes ibilaldia egingo du.
Ekainaren 13-15eko astebururako Paquita Bretos Andueza pasaitarraren omenaldia antolatuko da. Ekainaren 13an, 19:15etan, Loidin ohiko omenaldia egingo dute. Ekainaren 14an izango da Aldudetik Eugirako ibilaldia, 10:00etan hasita, Urkiagako lepotik. Ekainaren 15ean, Hernanitik eta Donostiatik txangoa egingo da autobusez, (Donibane Lohitzune, Sokoa, Urruña, Ibardin, Sara, Lizuniaga, Bera, Endarlatsa, San Miguel, Oiartzun) bidean omenaldiak eginez. Amaitzeko ekainaren 16tik 21era, erakusketa antolatuko da Biterin, Hamar urte mugalari reta iheslarien memoria historikoa berreskuratzen izenburupean.
2025EKO EGITARAUA
Apirilak 25-27 Hernaniko BHI-en taldea Ingalaterrako York hirira ELMS-ek (Ihes-sareen Oroimen Elkarteak) gonbidatuta eta Euskal Prinioank Askatasumn Bideak elkartearen bidez. Hernaniko mugalaria Florentino Goikoetxea Beobideari omenaldiaegiten zaio bertan.
Ekainak 8 Hernaniko Mendiriz Mendi taldeak Aldudetik Eugira, mugan barrena egingo du ibilaldia. Paquita Bretos-aren ihes-ibilaldia.
Ekainaren 13tik 15era EPAB-ek antolatu du omenaldia Pasaitarra Paquita Bretos Andueza mugalariari. Berak antolatu eta kudeatu du iheslarien ihesbide. Ekialdearen inspirazioa Euskal Herriko egunkarian argitaratutako artikulu batetik sortu zen.