Ibon Minerrek irabazi du Lehendakariko hirugarren jardunaldia

Kronika - Erredakzioa 2025ko ots. 25a, 00:00

Tiraldi baten faltan hirugarren kokatu da sailkapen nagusian, lidertzatik hiru brilara.

 

Legazpin jokatu zuten, igandean, Lehendakari Txapelketako hirugarren tiraldia; eta Ibon Miner ereñotzuarra nagusitu zen, 47 brilarekin.

Tiraldi bikaina egin zuen Joxe Mari Etxebeste astigartarrak ere, 46rekin. Aner Miner oraingoan 43 brilarekin geratu zen, gizonezkoen txapelaren lehian sailkapeneko laugarren postuan dago oraindik, lidertzatik hiru brilara: 138 brila dauzkate Xabier Lazkanok eta Saigots Iglesiasek; orain Ibon Miner kokatu da hirugarren lidertzatik brila bakarrera, 137rekin. Aner Miner da laugarrena 135rekin, Joxe Mari Etxebesterekin berdinduta. Mikel Arroio 15garren dago sailkapenean; Patxi Loreak, 40garren; Fermin Zuloaga, 45garren; Leandro Miner, 46garren; eta Fernando Gallego 47garren. 

Emakumezkoetan, berriz, Martxeli Kanflanka ereñotzuarrak, ez zuen egunik onena izan eta lau brila bakarrik bota zituen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!