Bi porrot Mundarrok eta garaipena Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2025ko ots. 25a, 00:00

Mundarroko bi taldeek alde haundiagatik galdu zuten, eta puntu bakarragatik irabazi zuen Hernanik.

 

Emaitza txarrak jaso dituzte asteburuan Mundarroko bi saskibaloi talde nagusiek. Emakumezkoen taldeak 45-65 galdu zuen Internacionalen aurka. Jarraian jasotzen duen zazpigarren porrota izan da asteburukoa, eta garaipenak eskuratzeko premia haundia du taldeak. Gizonezkoen taldeak ere galdu egin zuen etxean, 59-64, Hondarribiaren aurka.

Asteburuko garaipen bakarra Hernanik lortu du Gipuzkoako 2. mailan. Goierriren aurka azken segunduetan lortu zuen garaipena Hernanik. 63-64 amaitu zen partidua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!