Arluziaga eta Apezetxea aurrez aurre, Berria Txapelketaren estreinakoan

Kronika - Erredakzioa 2025ko ots. 22a, 00:00

Oier Apezetxea (ezkerrean) eta Mattin Arluziaga (eskuinean), Andoaingo aurkezpen ekitaldian. Argazkia: Maialen Andres

Martirena eta Susperregi bikotekide dituztela, elkarren kontra ariko dira gaur 16:30etan, Galarretan.

 

Gaur hasiko da Berria Txapelketa, ligaxkako aurreneko bi partiduak jokatuta, arratsaldeko 16:30etatik aurrera Galarretan. Estreinakoan, aurrez aurre izango dira Mattin Arluziaga hernaniarra eta Oier Apezetxea goizuetarra. Ibai Martirena izango du atzelari Arluziagak, eta Ugaitz Susperregi aurrelariarekin batera jokatuko du Apezetxeak.

Jaialdiko hirugarren partidua izango da txapelketako bestea: Goikoetxea V eta Goikoetxea VI, Gurrutxagaren eta Eskuderoren kontra. Eta gaurko estelarrean, Javier Urrizak piztuko du ikusmina, beste behin. Aritz Juanenearekin batera ariko da iruindarra, Beñat Segurolaren eta Xabier Azpirozen kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!