Hirugarrena jarraian nahi du Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2025ko ots. 22a, 00:00

Pulpo aurkari zuzena da Hernanirentzat.

Igoera fasea sasoi betean hasi dute Hernaniko seniorrek, eta hirugarren garaipena kateatu nahi dute gaur. 

 

Denboraldiko bigarren fasea ezinhobeto hasi du Hernaniko senior mailako gizonezkoen taldeak. Bi partiduak irabazi ditu nagusitasunez, eta hirugarren proba izango da gaurkoa. 

Kontuak serio jarri daitezke gaurkoan, aurkari zuzen baten aurka jokatuko baitu Hernanik. Hernaniko kiroldegian jasoko dute Zumaiako Pulpo taldea, sailkapeneko bigarren sailkatua. Azken jardunaldian porrota jaso zuen Pulpok, eta ahozapore txarra kentzeko gogoz iritsiko dira Hernanira. 

Garaipena lortuta, bigarren postura gerturatuko litzateke Hernani. 

 

Mundarroko jubenilak ere etxean arituko dira

Jubenil mailan, Bergarako Goizper taldearen aurka arituko dira Mundarroko neskak. Hernanik, berriz, Bera Beraren aurka jokatuko du etxetik kanpo. 

Hernaniko gizonezkoen taldeak ere etxean jokatuko du, Hondarribiaren aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!