Jangelako eta garbiketako langileek greba, bi egunez

Kronika - Erredakzioa 2025ko ots. 19a, 00:00

Urumea ikastolako eraikina.

Hezkuntza saileko sukaldeetan eta garbiketan lanean aritzen direnek gaur eta bihar egingo dute greba.

Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetako jangeletan eta eraikinen garbiketan lanean aritzen diren langileak grebara deituta daude gaur eta bihar. Beraz, erreibindikazio egunak izango dituzte. LAB, STEILAS, ELA eta CCOO sindikatuek urtarrilerako hezkuntza publikoan deitutako grebek jarraipen eta «oso babes zabala» izan zuten langileen aldetik, nabarmendu dutenez.

«Jaurlaritza gehiegizko zerbitzu minimoekin (eta familia zein lankideei zuzendutako gutunekin) grebak baldintzatzen saiatu zen arren, jarraipena zabala izan zen sektorearen arabera. Oso positiboki baloratzen dugu. Beraz, grebek jarraipena izango dute», adierazi dute sindikatuetako arduradunek.

Langileek mezu «argia» bidali nahi diote Hezkuntza Sailari. Grebekin aurrera egingo dute gaur eta bihar jangeletako eta garbiketan aritzen diren langileek, eta otsailaren 26an eta 27an irakasleek.

Hauek dira grebetako aldarrikapen nagusiak: plantillak gazte-berritzeko neurrietan aurrerapausoak ezartzea, eros-ahalmena berreskuratzea, enplegua bermatzea, lizentzia eta baimenak hobetzea, eta osasun, euskera eta hezkidetza arloan hobekuntzak ezartzea. Irakaslegoan, besteak beste, irakastorduak jaitsi eta burokrazia gutxitzea eskatu dute; eta sukalde eta garbiketan, funtzioak zehaztu, kategoriak egokitu eta pribatizazioari mugak jartzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!