Urdangarin, zazpi barruko finalera

Kronika - Erredakzioa 2025ko ots. 18a, 00:00

Ganix Urdangarinek Endika Ramos gainditu zuen Gipuzkoako zazpi barruko txapelketaren finalerdian, Mundarroko palisten arteko derbian. 25-24 amaitu zen nagusien mailako lehenengo mailako partidua. Oso berdindua izan zen finalerdia eta azken tantoa Urdangarinen alde izan zen. Finala asteburuan jokatuko du Beotibar taldeko Arregiren aurka. 

Bigarren mailako txapelketan ere Mundarrok finalista izango du. Asier Luluagak 25-19 gainditu zuen Abantzu taldeko Rodriguez eta finalera sailkatu da. Finalean Beotibar taldeko Zubia izango du aurkari. 

Asteburu ona izanda bailarako palistentzat. Euskal Herriko irekian, lehenengo mailan A multzoan, Kerejetak eta Eizmendik 17-30 gainditu zituzten Ataungo Aldasoro eta Lopez. B multzoan Hernaniko Enara Macicior eta Errekako Alavak 29-30 lortu zuten garaipena Larraungo Garziarena eta Eguzkizaren aurka. Hirugarren mailan, Miranda-Bandres bikoteak 7-30 galdu zuen Behar Zanaren kontra.

Udaberri txapelketan hirutik hiru garaipen lortu ziren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!