Astigarragan odol emateko aukera izango dute astigartarrek datorren astelehenean, otsailaren 17an, Erribera kulturgunean 16:30etatik 20:30etara. Odola emateko nahitaezkoa da aldez aurretik hitzordua hartzea. Hitzordu hau egun batzuk lehenago eskatu behar da weborrian bidez www.gotanta.eus/es edo telefonoz deituta otsailaren 17an bertan, goizeko 08:30etan 14:30etara, 943 00 78 84 telefono zenbakian.
Azken denboran odol emaileen beharra dago. Odol emateak jaitsi egin dira eta odolaren beharra beti izaten da. «Emaileok harro esan dezakegu gure odolak biziak salbatzen dituela. Odola ematea, momentu txiki bat besterik ez da, baina pertsona askorentzat beren bizitza eta ilusioak berreskuratzea da. Odolaren beharra etengabea da, eta oraingoz, odola ezin da fabrikatu. Odola lortzeko modu bakarra pertsonen keinu altruista honen bidez da. Horregatik, odola ematera animatzen zaituztegu». Odol Emaileen elkartetik herritar guztiei luzatu diete bertaratzeko gonbita.
Astigarragako Odol Emaileen Elkartearen Ordezkaritzak antolatu du jarduera, eta Udalak babestu du.
Bihar Aratz ikastolan egingo dira estrakzioak eta gaur sentsibilizazio kanpaina
Aste honetan odola emateko aukera izango da Aratz Ikastolan. DBHko 1 mailako ikasleek prestatutako proiektua gauzatuko dute bihar, eta estrakzioak egingo dituzte 16:00etatik 19:00etara, ikastolan bertan.
Odola ematearen garrantziaz «sentsibilizatzea» da proiektuaren helburua. DBHko 1 mailako ikasleek antolatu dute. Horregatik, gaur goizean, 09:00etatik 11:00etara, Plaza Berrin eta Urbieta kalean jarriko dira ikasleak, informazioa eta zalantzak argitzeko.