Urumeako proiektu makroeolikoari buruzko solasaldia izango da gaur Ereñotzuko ludotekan 19:15etatik aurrera. Bihar txanda Hernanik hartuko du, 19:00etan, Biterin. Urumeako Mendiak Bizirik taldeak antolatu ditu bi solasaldiak eta Errezilgo Sañu Bizirik taldeko kideak etorriko dira bertako proiektuen berri ematera.