Koxka bakarrera dauka igoera fasea Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2025ko ots. 4a, 00:00

Jaurtiketa uztai barrura joan zen.

Garaipen haundia lortu zuten larunbatean Easoren kontra, eta lau onenen artean daude partidu baten faltan.

 

Hil ala biziko partidua zeukan Hernanik, larunbatean, mutilen Gipuzkoako bigarren mailan. Eta garaipen haundia lortu zuen, Easo Basketen kontra (66-51). Elkarren segidan zeuden bi taldeak sailkapenean, igoera fasera sailkatzeko lehia bizian. Garaipen horrekin, laugarren postura igo da Hernani, donostiarrei aurrea hartuta, partidu bakarra falta denean.

Hortaz, Hernanik pauso bakarrera dauka igoera faserako txartela: datorren astean Oiarso azkeneko sailkatuari irabazita, barruan izango da, aurreneko lau taldeek jokatuko baitute igoera fasea.

Partiduaren garrantziaz jakitun, bere maila onena eman zuten hernaniarrek hasieratik, eta 41-26 aurreratu ziren atsedenaldirako. Abantaila horri eutsi zioten bukaerara arte, defentsako lanean bikain arituta.

 

Mundarroko mutilek ezin, Aloña Mendiren kontra

Mutilen lehenengo mailan, aldiz, porrota jaso zuen Mundarrok, Aloña Mendiren kontra. Konpromiso zaila zeukaten moreek etxean, eta partidu estuaren ondoren, azkeneko laurdenean egin zien ihes garaipenak (59-63).

Hori horrela, seigarren postuan bukatu du aurreneko fasea Mundarrok, eta jaitsiera saihesteko lehian ariko da bigarren fasean. Zortzi taldetik hiru jaitsiko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!