Garaipen garrantzitsua Mundarrok, eta asteburu grixa Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2025ko ots. 4a, 00:00

Hernani saiatu zen, baina berriz ere galdu egin zuen.

Moreek Billabona menderatu zuten (3-0)
baina Hernaniko bi talde nagusiek ez zuten punturik lortu.

 

Asteburu gazi-gozoa izan da bailarako futbol taldeentzat. Mundarrok alde ona bizi izan zuen Billabonari 3-0 irabazi eta gero. Partidu garrantzitsua zen astigartarrentzat azkenengo hiru postuak atzean uzteko. Billabona azken sailkatua erraz menderatu zuen Mundarrok eta 21 punturekin hamaikagarren postura salto egitea lortu dute.

Aurkako egoeran Hernani geratu da asteburu honetako jardunaldia igarota. Partidu zaila zuen aurretik Hernanik Ohorezko Erregional mailan. Oiartzun, bigarren sailkatuak bisitatu zuen Zubipe eta garaipenarekin bueltatu ziren etxera oiartzuarrak, 1-2 irabazi eta gero. 

Lehenengo zatian, bi taldeak, banako berdinketarekin joan ziren aldageletara. Zazpigarren minutuan aurreratu zen Oiartzun, baina ordu laurdenean Eneko segurak banako berdinketa jarri zuen markagailuan. Bigarren zatia hasi eta berehala iritsi zen 1 eta 2koa. Hernanik ezin izan zuen partidua berdindu eta azkenbigarren postuan daude hernaniarrak sailkapenean. Urritik garaipena lortu ezinda dabiltza.

 

Pauldarrak 4, Hernani 0

Euskal Ligan neskek ez zuten egunik onena izan. Pauldarrak aurkari zuzena erraz nagusitu zen 4-0, ahazteko partidua jokatu zuten Hernaniren aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!