Asteburu honetan ere zinemaz gozatzeko aukera egongo da Hernanin eta Astigarragan.
Hernaniko Biteri Kultur Etxean gaurtik astelehenera bitarte film bana ikusteko aukera egongo da: haurrentzako 'Flow, un mundo que salvar' eta helduentzako 'El profesor de esgrima'. Gaur hiru saio izango dira, lehena 16:45etan haurrentzako filma eskainiko da eta ondoren, 19:30etan eta 22:30etan helduentzako filma. Bihar, otsailak 2, 16:45etan haurrentzako saioa izango da eta 19:30etan helduena. Etzi, ikusleen egunean, 'El profesor de esgrima' filma soilik eskainiko da, bi saiotan: 16:30etan eta 19:30etan.
Astigarragan berriz, bihar izango da zinemaz gozatzeko aukera, haurrentzako 'Ploey' eta helduentzako 'Emilia Pérez' filmekin. Biak Erribera kulturgunean izango dira, haurrena 16:30etan eta helduena 19:00etan. Lehena euskeraz izango da eta bigarrena gaztelaniaz, 16 urtetik gorako herritarrentzat.