Geuretik Sortuak proiektuak jada baditu aurpegi berriak. Bi urtez luzatzen den egitasmo kultural honek, 2021-2022ko eta 2023-2024ko edizio arrakastatsuen ostean, hirugarrena hasi berri du.
Iazko urrian beka deialdia zabaldu zenetik zegoen martxan hirugarren aro honen prestaketa. Aurkeztu dituzte deialdi horretan hautatuak izan diren sortzaile guztiak, baita edizio honetan parte hartzera animatu diren euskal udalerri guztiak ere. Bai sortzaileak, baita haiek hartuko dituzten herriak edota herri multzoak ere –kasu batzuetan herriek taldeka parte hartuko baitute– 30 izango dira edizio honetan; inoiz baino gehiago.
Horien artean izango dira Hernani eta Astigarraga. Sortzaileen artean Uxue Bereziartua hernaniarrak hartuko du parte komigintza sailean. Araitz, Larraun, Betelu eta Lekunberri herrietan ikusi ahalko dira bere lanak. Hernanik herri bezala ere parte hartuko du Amane Apalategi ilustratzailearen marrazkiekin. Astigarraga ere hor izango da Geuretik Sortuak egitasmoan. Antzerkigintzan Zelako kultur ideiak konpainiak bere azken lana estreinatuko du Astigarragan.
Literatura, komikigintza, zinegintza eta antzerkigintza alorretako 30 proiektu hautatu dira, inoiz baino gehiago; sortzaileek, beka baten bitartez, egonaldiak egingo dituzte 30 herritan edo herri multzotan. Lehenengo urtean 26 proiektu aukeratu ziren eta 22 bigarren edizioan.
EGITARAUA
KOMIKIA
Eñaut Aiartzaguena: Ataun eta Etxarri-Aranatz.
Amane Apalategi: Hernani.
Uxue Bereziartua: Araitz, Larraun, Betelu eta Lekunberri.
Usue Egia: Legorreta.
Patricia Etxegarai: Ziortza-Bolibar.
Eneritz Ibarra: Atharratze.
Asier Iturralde, Gaston: Mutriku.
LITERATURA
Miren Artetxe: Atxondo.
Naia Arantzamendi: Baigorri.
Ixabel Agirresarobe: Asparrena eta Ziordia.
Garazi Albizua: Ortzaize.
Peru Calabaza: Ikaztegieta.
Zigor Garro: Sartaguda, Lodosa, Mendabia, Sesma eta Andosilla.
Oier Guillan: Aulesti, Amoroto eta Munitibar.
Saioa Iribarren: Oiartzun.
Goiz Eder Iturain: Etxalar, Arantza, Lesaka eta Bera.
Maitane Nerekan: Amasa-Villabona.
Maitane Perez: Gorliz.
ZINEMA
Alba Lozano: Zumaia.
Raul Barreras: Baztan.
Aitor Arruti: Elorrio.
Olatz Ovejero: Larrabetzu.
ANTZERKIA
Metrokoadroka: Galdakao.
Jon Ander Urresti: Usurbil.
Infinito taldea: Leitza eta Berastegi.
Argimalutak: Berriatua.
Zelako kultur ideiak: Astigarraga.
Ekhiñe Famoso: Plentzia.
Imanol Epelde: Ajangiz eta Muxika.
amaHiru: Hiriburu.