Dozenaka lagun elkartu ziren atzo goizean Aparrainen, Hernaniko Zuhaitz Egunaren 50garren edizioa ospatzeko. Haur, gazte eta heldu, adin guztietako herritarrak bertaratu ziren, haritz eta lizar berriak landatzeko gogotsu. Eta hain talde haundia elkartuta, erraz bete zuten eginkizuna, Aparraingo malkarretako bati bizi berria emanez.
Landaketak bukatuta, hamaiketako eder batez ere gozatu zuten elkarrekin, egindako lana ospatzeko.