Datorren ostegunean eginen du hileroko bisita Liburutegi Ibiltariak

Kronika - Erredakzioa 2025ko urt. 26a, 00:00

Arratsaldeko 14:30etan iritsiko da Goizuetara, eta 16:00etan Aranora. Liburuak eskatu daitezke emailez eta telefonoz.

Urtarrilaren 30ean, ostegunez, eginen du hurrengo bisita LAGAko Liburutegi Ibiltariak, Goizuetara eta Aranora. Leitzako Liburutegiko arduraduna arratsaldez bertaratuko da bi herrietara, goizuetarrek eta aranoarrek aurrez eskatutako liburuak eramatera, berak hautatutako liburu sorta bat aukeran jartzera, eta dagoeneko irakurrita dauzkaten horiek jasotzera.

Zehazki, 14:30etan iritsiko da Goizuetara, eta ordubetez egonen da bertan, 15:30ak arte. Ondoren, Aranorako bidea hartuko du, eta 16:00etatik 16:30etara izanen da haien zerbitzura.

Esan bezala, herritarrek aldez aurretik eskatu ditzakete liburuak, liburuzainak ale jakinen bat eramatea nahi badute. Horretarako, biblilei@navarra.es helbide elektronikora idatzi dezakete, edota 621 248 024 telefonora deitu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!