Etxetik kanpo jokatuko dute bailarako saskibaloi talde nagusi guztiek

Kronika - Erredakzioa 2025ko urt. 25a, 00:00

Zaleen bultzadari gabe egin beharko diote aurre asteburuko jardunaldiari bailarako saskibaloi talde nagusiek. Gipuzkoako lehenengo mailan, Eskoriatzan arituko dira gaur Mundarroko neskak (16:00), eta Irunen jokatuko dute mutil astigartarrek (18:00). Bigarren mailan, berriz, Artesanos Juantxo talde eibartarraren etxean jokatuko du Hernanik (14:30), eta Donostiako Paco Yoldi kiroldegian Mundarroko mutilen bigarren taldeak (20:00). 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!