Faseko azken partidua jokatuko dute seniorrek

Kronika - Erredakzioa 2025ko urt. 25a, 00:00

Fasea garaipenarekin itxi nahi dute seniorrek.

Hirugarren postua ziurtatua dauka Hernanik, eta bigarrenean ere bukatu dezake fasea.

 

Leizaranen aurka amaituko dute denboraldiko lehenengo fasea Hernaniko Eskubaloi Taldeko mutil seniorrek. Hirugarren postua ziurtatua dauka Hernanik, baina partidua irabazi eta Elgoibarren galtzen badu, bigarren postuan bukatuko du fasea. 

Azken jardunaldian ondo lehiatu zuten seniorrek Munttarpe liderraren aurka. Hortaz, agerian geratu da sasoi onean dagoela taldea edozein aurkariri aurre egiteko. 

Gaur arratsaldean jokatuko dute partidua, 16:30etan hasita, Andoaingo Allurralde kiroldegian. 

 

Orioren aurka arituko dira Mundarroko neska jubenilak

Jubenil mailan, Orioren aurka jokatuko dute gaur Mundarroko neskek. Astigarragako kiroldegian izango da partidua, arratsaldeko 18:00etan. Hernaniko taldeak, ordea, atsedenaldia izango du asteburu honetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!