Mundarroko Gipuzkoako lehenengo mailako bi taldeek galdu egin dute asteburuko partiduan. Emakumezkoen taldeak 40-62 galdu zuen Atletico San Sebastianen aurka, eta gizonezkoenak 47-63 Santo Tomas Lizeoaren kontra.
Bigarren mailan, Hernanik Aldapeta Mariaren kantxan lau puntu exkaxengatik galdu zuen, 59-55. Mundarroko gizonezkoen bigarren taldeak ere porrota jaso zuen Astigarragako kiroldegian, 62-73, Artesanos Juantxo taldearen aurka.