Zuhaitz Eguna ospatuko da datorren igandean, urtarrilaren 25ean. Aurten, Zuhaitz Egunaren 50. aldia izango da, eta Joxe Legarretaren omenez egingo den 36. aldia.
Aparrain mendiko azpialdean (Ereñotzu) haritzak eta lizarrak landatuko dira. Zuhaitzak aldatzeko beharrezko tresnak Udalak eramango ditu. Hamaiketakoa ere eskainiko die parte-hartzaileei.
Hernaniko ikastetxeetako LH 3. eta 4. mailako ikasleek eta haien etxekoek parte hartu ahal izango dute Zuhaitz Egunean. Haurrek heldu baten laguntza, behintzat, izan beharko dute.
Izena ematerakoan, etxeko parte-hartzaile kopurua zehaztu beharko da. Autobusa 09:00etan abiatuko da Elkano kaletik. 09:10ean Ereñotzuko parte-hartzaileak hartuko ditu eta Ugaldetxon bukatuko du bidea (itzulera, 13:00ak bueltan). Handik, oinez joango da taldea aldaketa egingo den eremura.
Zuhaitz Egunera oinez joateko aukera ere izango da, Mendiriz Mendiko mendizaleen laguntzarekin. 07:30etan elkartuko dira udaletxeko arkupean.
Autobusez joateko izenemateako epea urtarrilaren 23ra arte izango da eta oinezkoentzat, urtarrilaren 22ra arte. Ondorengo moduan eman daiteke izena: Autobusez 943 33 70 31 telefonora deituta; ingurumena@hernani.eus helbidera idatzita; edo online https://labur.eus/2025_hernani_zuhaitz_eguna estekan. Oinez joateko 943 33 27 45 zenbakira deitu behar da (astelehenean edo ostegunean) edo mendirizmendi@gmail.com helbidera idatzita.