Hiru zilegi eskola antolatu dira urtarrilean

Kronika - Erredakzioa 2025ko urt. 15a, 00:00

Zoru pelbikoaren inguruan eskainiko da Sandiusterrin aurrenekoa datorren astelehenean eta urtarrilaren 22an lehen sorospenen inguruko
bi saio antolatu dira Astigarragan.

 

AEK euskaltegiko zilegi eskolak hiru saio antolatu ditu urtarrilean zehar Hernanin eta Astigarragan. Datorren astelehenean, hilak 20, Ilgora fisioterapiako kideek zoru pelbikoa zaintzeko klase teoriko-praktikoa emango dute Sandiusterrin goizeko 09:30etatik 11:30etara.

Astigarragan, aldiz, lehen sorospenen gaineko saioa egongo da urtarrilaren 22an. Goizean, Erribera kulturgunean izango da 09:30etatik 11:30etara eta arratsaldean, berriz, kultur etxe zaharreko areto nagusian 18:00etatik 20:00etara.

Saioak doakoak izango dira eta komeni da izena ematea. Horretarako bi bide jarri dituzte. Helbide elektronikoz eman daiteke izena zilegieskola@aek.eus helbidera idatzita edo 663 043 314 telefono zenbakian.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!