Barandiaran eta Gurutzealde Gipuzkoako finalera sailkatu dira

Kronika - Erredakzioa 2025ko urt. 14a, 00:00

Oier Gurutzealde finalera sailkatu da Xabier Barandiaranekin.

Mundarroko bikoteak Behar Zana gainditu zuen finalerdian, 40-25, eta finala Eple-ko Chiapuso eta Taberna bikotearen aurka jokatuko dute.

 

Xabier Barandiaranek eta Oier Gurutzealdek Gipuzkoako eskuz binakako finala jokatu dute trinketean, Epleren aurka. Iruran jokatutako finalerdian erraz gainditu zituzten, 40-25, Behar Zana 1eko Carricart eta Esnaola eta beraz, Iruran bertan, jokatuko den finalera sailkatu dira. Finalean aspaldiko ezagunak izango dituzte aurrez aurre, Chiapuso eta Taberna. Pasa den urteko final berdina izango da eta orduan Epleko bikotea izan zen garaile. Aurten ere faborito izango dira, ligaxkan 40-18 lortu baitzuten garaipena. 

Ez zuten zorte berdina izan Aimar Zabalak eta Manex Alberdik. Hernaniko bikoteak jubenilen finalerdia jokatu zuen, Behar Zana 3ko Cestau-Izagirre bikotearen aurka, baina ezin izan zuten finalera sailkatu. Galdu egin zuten 40-34 eta kanporatuak izan ziren. 

 

Salaberria-Gaskuek, garaipen garrantzitsua

Profesional mailan, Bigarren mailako Binakako txapelketan, Iker Salaberriak eta Andoni Gaskuek 22-16 irabazi zuten Dario eta Erostarberen aurka, Ogeta frontoian. Garaipen garrantzitsua da goizuetarrarentzat. Emaitza honi esker hurrengo faserako sailkapenetik gertuago daude Salaberria-Gaskue lau garaipenekin eta bost porrotekin. Berdintasun haundia dago eta asko geratzen da oraindik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!