Partidu ikusgarria jokatu zuten larunbatean Saiekoko eta Hernaniko seniorrek. Berdintasun haundiko norgehiagoka izan zen, eta azkenean etxeko taldeak eskuratu zuen garaipena. Gol bakarrak erabaki zuen partidua azken minutuetan, eta 35-34 izan zen azken emaitza.
Fasea amaitzeko hiru partidu besterik ez dira geratzen, eta asteburuan Munttarpe liderraren aurka jokatu beharko dute hernaniarrek.
Ordiziatik garaipenarekin itzuli zen Mundarro
Jubenil mailan, garaipen ona eskuratu zuen Mundarrok Ordizian (22-29). Hernanik, berriz, galdu egin zuen Leizaranen kontra (17-20).