12 urtetik beherakoek, garraio publikoa doan

Kronika - Erredakzioa 2025ko urt. 11a, 00:00

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintzaritzak egungo deskontuen zabalpena onartu du eta dohakotasuna duten adingabekoen tartea zabaldu du.

 

Gipuzkoako Batzar Orokorrak gipuzkoarrei MUGI sistemak eskaintzen dizkien hobariak mantentzea erabaki du sozialki bidezkoagoa den mugikortasun baten alde. Horrezkero, mantendu egingo dira Mugi Sistemak herritarrei eskaintzen dituen abantaila nagusienak, hala nola, erabileraren araberako deskontuak, ontzi-aldaketa guztien dohakotasuna (soilik bidaia luzeena ordainduko da), bai eta kolektibo zaurgarrienak babesten dituen hobari sistema ere.

Berrikuntza nabarmenena da 12 urtetik beherakoek doan bidaiatu dezakete lurraldeko garraio publikoan. Gipuzkoak urtarrilaren amaieran edo otsailaren hasieran ezarriko du doakotasun hori. Adingabeek egungo Mugi gazte txartela izan beharko dute, eta, horri esker, doako tiket bat eskuratuko dute doan, eta gidariari erakutsi besterik ez dute egin beharko. 

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak ere ekainaren 30era arte txarteletan %50eko deskontua mantentzea onartu du, gainerako lurraldeetan bezala.

Ohiko sistema honen hobariekin batera, 2022ko irailean ezarritako %50eko deskontua gehitu zaie, Espainiako Gobernuaren Errege Dekretu Legearen bidezezarri zena. Deskontu hori 2025eko ekainaren amaierara arte mantenduko da. Deskontu gehigarri honen kostua %30 Espainiako Gobernuak, %10 Eusko Jaurlaritzak eta gainerako %10 tokiko erakundeek hartuko dute bere gain.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!