Iturri sindikalen arabera 2024. urtean gutxienez 64 langilek galdu zuten bizia lanean, Hego Euskal Herrian. Izan lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan. 'Traumatikotzat' jotzen dira heriotza gehienak, zehazki 43, eta gainerakoak 'ez traumatikotzat' edo in itinere heriotzak zian dira.
Sindikatuek datuetan kontuan hartu dituzte Gipuzkoan, Nafarroan, Bizkaian eta Araban ez ezik, beste lurralde batzuetan lanean ari zirela bizia galdu duten Hego Euskal Herriko langileak ere.
2023ko urtearekin alderatuta, %10 igo dira lan heriotzak, eta 'traumatikoak' diren heriotzak hazi dira gehien, %22ko gorakadarekin.
Garraioaren sektorea da laneko ezbeharren gaitza gehien pairatzen dutenetako bat eta datu beldurgarrienak utzi dituenak: gutxienez hamalau garraiolarik galdu zuten bizia 2024an, 2023an baina seik gehiagok.