Eguneko bertsoa

Pandemiatik «hobeak atera»... edo agian ez

Kronika - Erredakzioa 2024ko abe. 27a, 11:01

Epidemien Aurrean Prestatzeko Nazioarteko Eguna da gaurkoa, abenduaren 27a. Covid-19aren pandemia oraindik gogoan, horrekin lotutako bertso-sorta ekarriko dugu, Maialen Lujanbioren eta Unai Iturriagaren eskutik, umorez. 

Honakoa, 2022ko apirilean Zumaian jarri zieten gaia: «Unaik tatuaje bat egin nahi zuen pandemia garaian. Eta egin zion Maialenek. Orain urte eta erdi geroago bueltan dator kendu egin nahi duela esanez. Maialenek gomendatuta 'Honetatik hobeak aterako gara' jartzen duen testua tatuatu zuen».

Maialen Lujanbiok botatako bertsoetako bat da jarraian datorrena, eta hemen entzun eta irakurri daiteke bertsoaldi osoa.

Ez naizela poeta
baina fina lanez
ta gaizki eginaren
konponketa planez
'Hobe aterako gara'
gezurra aidanez
bestean eingo dizut
'Edo agian ez'.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!