Aurkariek baino lan gehixeago egin behar izan duzue finalera sartzeko.
Bai, eurek ondo merezita lortu zutelako zuzeneko pasea. Astebete pasatu da finalerditik, nahikoa eta sobera ondo errekuperatzeko. Ez dago aitzakiarik.
Zuen aurkako partiduan saketik egin zizueten mina.
Aiestaran oso ondo sakatzen ari da eta Aldabe konfiantza haundiarekin dago. Partidua gogorra izango da, ligaxkakoaren parekoa. Ea orain gerra gehixeago ematen diegun.
Biharko gakoa zein izango da?
Iruditzen zait guk asko asmatu beharko dugula, eta beraiek orain arte baino gutxixeago egin beharko dutela. Faborito argiak dira.
Galarretak itxura ederra izango du behintzat.
Goizuetatik ere jende asko etorriko da. Ea giro polit horri partidu on batekin erantzuten diogun.