«Orain arte bikote sendoa osatu dugu, baina bihar hutsetik hastea tokatzen da»

Kronika - Erredakzioa 2024ko abe. 27a, 00:00

Set guztiak irabazita iritsi dira finalera Aldabe eta Aiestaran VI. Hernaniarra gogotsu dago txapelketa borobiltzeko.

Iristear da finala. Zer moduz zaude? 

Etxekolanak ondo eginda gatoz. Bikote sendoa izan garela iruditzen zait, baina badakigu finalean hutsetik hasi beharko dugula, lehenago egindakoak konfiantza eman bai, baina ez duelako gehiegi balio. 

 

Pelota bixiak hautatu dituzue. 

Hala da, hiru bixi eta erdibideko bat. Gure estrategia sakearekin mina egitea izango da, eta pelota mugitzeko garaian ere ondo datorkigu bixiak izatea. 

 

Saketik asko asmatu duzu orain arte. 

Bai, batez ere lehenengo bi partiduetan. Pozik nago egindako hobekuntzarekin, eta horri jarraipena ematea da asmoa. Ea bihar asmatzen dudan.

 

Galarreta beteta ikusteak zer sortzen dizu barruan?

Gauza asko. Lehengo urtekoa ere oso berezia izan zen. Urduritasuna gehitzen dio gorputzari, baina aldi berean giro polita sortuko dela iruditzen zait.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!