Hernanialdeko AEK euskaltegian oraindik lekua dago urtarrilerako

Kronika - Erredakzioa 2024ko abe. 21a, 00:00

Astigarragan, A2 mailako taldean dago lekua eta Hernanin, B2 mailako azterketa prestatzeko.

 

Hernanialdeko AEKk jakinarazi nahi du oraindik ere badagoela lekua hainbat taldetan urtarrilean euskeran murgildu nahi dutenentzat: Astigarragan, A2 mailako taldean dago lekua. Klaseak astelehen, astearte eta asteazkenetan, 16:30etatik 18:30etara. Hernanin, aldiz, B2 mailako azterketa prestatzeko taldean dago lekua: astelehen eta asteazkenetan, 09:30etatik 12:00etara. Izena eman nahi duenak: astigarraga@aek.eus  edo hernani@aek.eus helbidera idatzi dezake edota 607 610 687 edo 607 592 864 telefono zenbakietara deitu dezake.

 

AEKren urteroko zozketa, 20:00etatik aurrera Plazan

Abenduaren 24an, asteartea, Hernaniko AEKk urteroko zozketa egingo du. Hernaniko komertzioetako produktuen eta aurten, berritasun gisa,  euskaltegiko ikasleek emandako produktuen saski baten zozketa izango da. Goizean Kixkal parean izango dira errifak saltzen 12:00etatik 14:00etara, eta arratsaldean, aldiz, Gudarien plazan 18:00etatik 20:00etara. Zozketa 20:00etatik aurrera izango da Plazan, manifestazioa bukatutakoan.

 

Gurasolagun egitasmoa urtarrilaren 16tik

Urtarrilaren 16tik aurrera, Astigarragan, Gurasolagun egitasmoa abian jarriko da. Seme-alabekin eta beste guraso batzuekin euskeraz aritzeko taldeak osatzea da helburua. Lehen taldea ostegunero elkartuko da 16:45etatik 17:45etara Kontxa Etxeberria plazan. Izena emateko edo informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 607 610 687 zenbakira edo idatzi astigarraga@aek.eus helbidera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!