Gabonak igandean diren honetan, asteburuko futbol jardunaldia ostegunean hasi zen eta bihar arte luzatuko da. Talde nagusiek ostegunean eta bart arratsean jokatu zituzten euren partiduak eta aipagarria da Mundarrok lortutako garaipena, ostegunean.
Lezon, 0-4 irabazi zuten moreek Allerruren aurka. Erakustaldia eskaini zuten astigartarrek Preferente mailako hamahirugarren jardunaldian. Gainera, arnasa hartzeko balio izan zuen. Allerru eta Mundarro berdinduak zeuden sailkapenean, 14 punturekin, eta orain astigartarrek, sailkapenean, zortzigarren postura igotzea lortu dute. Galduz gero atzeko postuetara jaitsiko ziren. Azken lau partiduak erraz galdu zituzten eta garaipen honek indarra emango die aurrera begira.
Asteburu honetan partidu gehienak etxetik kanpo jokatuko dituzte harrobiko taldeek.